XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Azkenekoek berriz, zenbait abiapuntu itxaropentsu sorterazi zuten (Lorenz eta Fitzgerald-enak batez ere) baina beste enigma batzuk ere aurkitu zituzten, eta azkenik, lehen krisi-sintomatzat ikusi ditugun teoria lehiakideen ugaltzea sortu zuten emaitza bezala.

Une historiko horren erdian, 1905ean hain zuzen ere, Einsteinen erlatibitate teoria murriztua sortu zen.

Hiru adibide hauek, ia oso-osorik tipikoak dira.

Kasu bakoitzean, arazoak ebazteko ohizko ihardueraren hutsegite bikain baten ondoren teoria berri bakarra sortu zen.

Gainera, Koperniken kasuan ezik (zeinetan zientziaren kanpoko zenbait faktorek garrantzi handia izan bait zuen) porrot hori eta bere sintoma den teorien ugalketa ez zen teoria berriaren azalpena baino hamarkada bat edo bi lehenago gertatu.

Teoria berriak krisiarekiko erantzun zuzena dirudi.

Hain ohizkoa ez dirudien arren, kontuan izan behar da porrota eragin duten arazoak askoz lehenagotik onartutako mota batekoak zirela.

Ohizko zientziaren aurretiako praktikak, mota guztietako arrazoiak proposatuak zituen ebatziak edo ia ebatziak zeudela uste izateko.

Horrek hutsegite-sentimendua gertatu zenean hain zorrotza izatearen zergatia azaltzen laguntzen du.

Arazo berri batekiko hutsegiteak batzuetan etsipena sortzen du, baina inoiz ez harridurarik.

Ez arazoek eta ez enigmek ez dute gehienetan amore ematen lehen erasoetan.

Azkenik, adibide horiek krisiak betetako paperaren aldeko argumentua liluragarri bihur dezakeen beste ezaugarri bat dute: guztien eta bakoitzaren ebazpena, hein batean behintzat, zegokion zientzian krisirik ez zegoen denboraldi batean aurrikusia izan zen; eta krisirik gabe aurrikuspen horiek ez ziren aintzakotzat hartu.

Erabateko aurrikuspen bakarra (ospetsuena ere bada) K. a. III. mendean Kopernikenaz Aristarkok egindakoa da.